CON-V EDITION

CNV49 | 27.05.2008

JOSEBA IRAZOKI

Negurdin


01 . Negurdin1

02 . Negurdin2

03 . Negurdin3

04 . Negurdin4

ALL FILES (Download)

 






The subdued crying of a small child resonating within the strings of Joseba Irazoki's guitars is accompanied by the dirgelike vocalizations of Joseba Irazoki himself, bringing - betwixt its mechanical manipulations and its electroacoustic hue - this guitar's impending sense of blue(s) even more to the fore. A highly versatile player within a variety of musical contexts, this instance finds him showcasing some unadulterated porch-chair fingerpickin', strings rife with the complexities of self-dialogue and reflection, 'losing it' and howling ever so lovingly to the moon.

 

[ Mark Pauwen ]



REVIEWS


Audiolab

 

Aurreko batean Joseba Irazokiren pertsonalidade musikal desberdinen, zuzenki bere izenean edo DO ezizenarenpean argitaratzen dituen lanen arteko muga estetikoak aipatzerakoan, bide berriak, bateratuagoak, ikusi bagenitu, ez du denbora gehiegirik pasa berako gitarrajoleak orduan iritzia zena baieztatzen. Irazokik online argitaratutako lan berria dakarkigu, eta oraingoan ez dago iada alderik izenaren eta estetikaren artean. Beharbada orain dela urte bat diska honek DO izena izanen zuen, eta guztiz instrumentala izanen litzake. Beharbada gaur Joseba Irazoki izena ikusten duenak kantu estandarrak bilatuko ditu lan berri honetan. Baina posible ote da bi gauzak batera gertatzea?.

 

Baliteke “Negurdin” izatea nahaspila guzti horren (lehen) erantzuna.

Lau kantu-inprobisazioz (axola al dute halako “kontradikzioek” garaiotan?) osatutako ep honetan bere azken diska batzuen arrastoak topatuko ditugu etengabe: Negurdin3-ko “Olatuetan” oroitarazten duten inprobisazio askearen oihartzunetatik, Negurdin2 eta 4-ko ahots lirikoetara edo Negurdin1-eko, orain arte egin duen lan ederrenetakoa zalantza izpirik gabe, hots elektronikoetara. Irazokik poliki poliki bere pertsonai musikalak nahasteko eta batzeko bidea hartu duela dirudi, mila aurpegiko musikaria izateari utzi nahiko balio bezala, mila hotseko artista bihurtzeko. Hala balitz, (aspaldian hemen aipatu ez dugun baina lan bikaina egiten jarraitzen duen) Con-v netlabelak argitaratu duen lan hau beratarraren musika biziaren fase berri baten hasiera izan daiteke, orain artekoa inolaz ere alde batera utzi gabe, baina zinez bide berri eta guztiz pertsonal bat abiatuz.

 

Bidenabar merezi du bertze pieza bat aipatzeak, oraindik DO izenpean eta hau ere sarean argitaratua, yoyopang! netlabelak hain zuzen, non Irazokik 6 minutu pasatxotan gitarra hutseko inprobisazio klasikoago bat oparitzen duen.

 

[ Xabier Erkizia ]

 

CON-V EDITION | 2015